Gizartea -

Osakidetza

Farmaindustriak Jaurlaritza demandatuko du generikoak ezartzeagatik

"Botikak agintzeko legedia eta sendagaien finantza-sistema urratzen ditu neurri horrek", Botika-industriako enpresarien Elkarte Nazionalak salatu duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Farmaindustriak, Botika-industriako enpresarien Elkarte Nazionalak, gaur jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila auzitara eramango du, sendagai generikoak sustatzeagatik eta zenbait botika original eskuratzea "eragozteagatik".

Datorren astelehenetik aurrera medikuek lau sendagai generiko agindu beharko dituztela iragarri du gaur Osakidetzak, gaixotasun kronikoak tratatzeko, baina medikuek markako botikak agindu ahal izango dituzte egokiagoak direnean. Hala ere, erabaki hori justifikatzeko txostena egin beharko dute medikuek.

Atorvastina (kolesterola kontrolatzeko), Clopidogrel (antikoagulatzailea), Risedronato Semanal (osteoporosiaren kontra) eta Losartan-Hidroclorotiazida (hipertetntsioari aurre egiteko) dira lau sendagaiak.

Finantza-sistema

"Botikak agintzeko legedia eta sendagaien finantza-sistema urratzen ditu neurri horrek", Farmaindustriak komunikatu batean salatu duenez. "Legedia horren arabera, Estatuaren eskumena da" fondo publikoekin ordaindu behar diren botikak zehaztea, eta baita finantza-baldintzak ezartzea ere.

Erkidego autonomoek Osasun Ministerioak finkatutako sendagaiak kanpoan uzteko eskumenik ez dutela dio Farmaindustriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea