Gizartea -

Etxegabetzeak Euskadin

Urkullu salatu dute, etxetik botatako emakume bat iraintzea egotzita

Gasteizen etxetik bota zuten emakume bat “laguntza sistemaz aprobetxatu” dela esateagatik eta haren “datu pertsonalak aireratzeagatik” jarri dute lehendakariaren kontrako salaketa.

Gasteizen etxetik bota zuten emakumea, joan den irailaren 15eko protestan. Argazkia: EFE
Gasteizen etxetik bota zuten emakumea, joan den irailaren 15eko protestan. Argazkia: EFE
Gasteizen etxetik bota zuten emakumea, joan den irailaren 15eko protestan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko kaleratzeen aurkako plataformek Iñigo Urkullu lehendakariaren aurkako salaketa jarri dute Gasteizko epaitegian, etxetik bota zuten emakume bat laguntza sistemaz baliatu dela eta haren datu pertsonalak publiko egin izana leporatuta.

Joan den astean, Alokabidek emakume bat eta haren seme-alabak etxetik kaleratu zituen Gasteizen. Gertakari horren harira, lehendakariak ETBko hauteskunde-eztabaidan esan zuen emakume horrek baliabide ekonomikoak bazituela, baina, hala ere, “uko” egin ziola ordaintzeari “laguntza sistemaz aprobetxatu” zela.

Adierazpen horiekin Urkulluk emakumeari “irain” egin ziola salatu dute aipatu plataformek.

Horrez gain, EAJren lehendakarigaiak emakume horren datu pertsonalak publiko egin izana salatu dute: “Datu horiek Alokabidek, Gasteizko Udalak eta lehendakariak soilik jakin ditzakete”.

Alvaro Val Kaleratzeak Stop elkarteko kidearen esanetan, “informazio eta sekretu ezagutarazte delitu baten eta irain delitu baten aurrean egon gaitezke”. Ildo horretan, lehendakariari barkamena eskatzeko eta datu pribatuak publiko ez egiteko konpromisoa hartzeko galdegin dio.

Salaketa jartzerakoan, Anastasia, etxetik botatako emakumea, ere bertan zian da. Urkulluren “enpatia falta” kritikatu du eta bizi duen egoera zaila azaldu du, familia ugari eta gurasobakar baten ardura duelako.

Kaleratzeen kontrako plataformen arabera, lehendakariak hanka sartu du Anastasiaren izenari kalte egin dio iritzia emanda eta ezertaz ezagutzen ez duen pertsonari epaituta.

Kaleratzeak Stop elkartarentzat “onartezina” da, agintari publiko batek, bere karguaz baliatuta, telebista publiko batean, Alokabideren kudeatzea defendatzeko, familia ahul baten kontra egin izana, “gizarte politiken porrota justifikatzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Urkullu azken albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Gasteiz berriak Eguneko albisteak