Gizartea -
Trafikoa
Gidari bat zauritu da AP-15ean, Castejonen, harri bat gainera erorita
Kamioi handi batek autobideko zubia kolpatu du, eta jausitako harrietako bat ibilgailuaren gainera erori da.
Agentziak | Erredakzioa
Tarazonako (Zaragoza) 52 urteko bizilagun bat zauritu da gaur Castejonen, AP-15 autobideko zubi batetik jausitako harri batek azpian harrapatuta.
Foruzaingoak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Iruñera bidean zihoan altuera handiko garraio berezi batek zubi bat jo du, eta bertatik jausi diren harrietako bat haren atzetik zihoan autoaren gainera erori da.
Kolpearen ondorioz, gidariak zauriak egin ditu buruan, sorbaldan eta bularrean. Hori dela eta, Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute.
Ezbeharra 07:08an jazo da, Foruzaingoaren esanetan.
Autobidearen errei bat itxita egon da denbora-tarte batez, istripuan nahasitako ibilgailuak bidetik kendu dituzten arte.