Gizartea -
EAEn
2.700 herritar, epaimahaikide izateko hautagai
Gaur eta bihar egingo dituzte zozketak hiru lurraldeetan, EAEko epaiketetan epaimahaikide gisa parte hartuko duten hautagaiak aukeratzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko 2.700 herritar hautatuko dituzte gaur eta bihar, datozen bi urteetan Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban egingo diren epaiketetan epaimahaikide gisa parte hartzeko.
Gaur, Gipuzkoan eta Bizkaian egingo dituzte zozketak; bihar, berriz, Araban. Egungo legediaren arabera, botoa emateko ezintasunik edo gaingabetasunik ez duten pertsona adindunen artean egingo da aukeraketa.
Ondoren, Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak Probintzia Auzitegira bidaliko du emaitzaren zerrenda: 850 hautagai Gipuzkoan, 1.600 hautagai Bizkaian eta 250 hautagai Araban. Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta udaletxeetara bidaliko du gero, urriko azken hamabostaldian herritarrek ikusgai izan dezaten.
Epe horretan, gainera, Probintzia Auzitegiak posta bidez emango dio erabakiaren berri hautagai bakoitzari. Azkenik, zuzenketak aurkeztu ostean, behin betiko zerrenda kaleratuko da.