Gizartea -
Trafikoa
Atzo Donostian izandako istripuaren lekukoen bila ari da Ertzaintza
GI-11 errepidean jazo zen ezbeharra, eta Usurbilgo gizonezko bat hil zen. 943 539 125 telefono zenbakira deitzeko eskatu die Ertzaintzak istripua ikusi zutenei.
Agentziak | Erredakzioa
Atzo eguerdian, GI-11 errepidean, Donostian, heriotza eragin zuen istripuaren lekuko bila dabil Ertzaintza.
Ezbeharra atzo jazo zen, 12:00ak inguruan, GI-11 errepidean, Lasarte-Oriarako noranzkoan. Opel Astra bat errepidetik irten zen, eta metalezko hesiaren kontra talka egin zuen. Gidaria, Usurbilgo 34 urteko gizonezko bat, bertan hil zen.
Zerbitzu medikoek heldu zirenean, gidariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Zorigaitzeko ezbeharra zelan gertatu den argitzeko informazioren bat eman dezakeenari Gipuzkoako Trafiko Unitateko Argiketa Atalarekin harremanetan jartzeko eskatu dio Ertzaintzak, honako telefono zenbakira deituta: 943 53 91 25.