Gizartea -

Suteak Donostian

Gizon bat atxilotu dute Donostian, zenbait motori su ematera zihoanean

Aurten Donostian izan diren motorren kontrako eraso guztien erantzulea bera ote den ikertzen ari da Ertzaintza.

Motorren suteak apirilaren 19an hasi ziren. Argazkia: EiTB
Motorren suteak apirilaren 19an hasi ziren. Argazkia: EiTB
Motorren suteak apirilaren 19an hasi ziren. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian, zenbait motori su ematera zihoan unean.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa aipatu gizonezkoa ikertzen ari ziren, aurten Donostian izan diren motorren kontrako erasoekin lotura izan zezakeelakoan.

Gertakariak joan den irailaren 20an, gauez, jazo ziren. Kalez jantzitako ertzainek Urdaneta kalean aparkatuta zeuden motorren ondoan ikusi zuten gizonezkoa. Ordurako motozikletak lekuz mugituta zituen, denak elkarren ondoan jarrita, eta horietako baten eskulekuan papera ipinita zeukan, su emateko asmoarekin.

Ertzainek posporo kaxa handi bat antzeman zioten eta atxilotu egin zuten. Donostian izan diren suteen egilea izan daitekeelakoan, epailearen esku utzi zuten.

Lehendabiziko motoak joan den apirilaren 19an kiskali ziren, nahita piztutako sute baten ondorioz. Orduz geroztik sei sute izan dira erdigunean, Alde Zaharrean, Grosen eta Amaran.

Ikerketaren arabera, kasu guztietan gurpilei edo motoen plastikozko kutxei su emanda piztu ziren suteak.

Ertzaintza aipatu gizonezkoa ikertzen ari zen, zenbait alditan suteak izan ziren inguruetan antzeman zutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa