Gizartea -

Nafarroako Auzitegia

Hirugarren gradua ukatu diote Nagore Laffageren hiltzaileari

Diego Yllanes Vizcay 12 urte eta erdiko kartzela zigorra betetzen ari da Zuerako espetxean, 2008ko sanferminetan gazte irundarra hiltzeagatik.

Nagore Laffageren argazki bat. EiTB
Nagore Laffageren argazki bat. EiTB
Nagore Laffageren argazki bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Lurralde Auzitegiak hirugarren gradua ukatu dio Diego Yllanes Vizcayri, Nagore Laffage gazte irundarraren hiltzaileari. Diego Yllanes Vizcay 12 urte eta erdiko kartzela zigorra betetzen ari da Zuerako espetxean (Zaragoza), 2008ko sanferminetan gazte irundarra hiltzeagatik.

Aurrez, Yllanesek bigarren graduan jarraitzea ebatzi zuen Aragoiko Espetxe Zaintzako 2. Auzitegiak eta orain epaia berretsi du Nafarroako Lurralde Auzitegiak. Diego Yllanes Vizcay Medikuntza ikasten ari zen Nafarroako Unibertsitatean hilketa egin zuenean.

Hirugarren gradua ukatzeko hainbat arrazoi eman ditu Nafarroako Lurralde Auzitegiak: lehenik, espetxe barruan eta baimenarekin kanpora atera denean portaera ona izan badu ere, ez dituela zigorraren bi herenak bete; bigarrenik, Yllanesek egindako delitua oso larria izan zela eta hirugarrenik, Nagore Laffage gehiegizko bortizkeriaz hil zuela, ito arte estutu ziola lepoa eta 38 labankada eman zizkiola.

Halaber, Nafarroako Lurralde Auziegiak argudiatu du alarma soziala piztu dezakeela Yllanesi hirugarren gradua onartzeak eta, oraindik zigorra betetzeko geratzen zaion denbora kontuan hartuta, presoa bigarren graduan mantentzea erabaki du. .

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur Gizartea albisteak Irun argazkiak Eguneko albisteak