Gizartea -

Hilketa onartu zuen

Nagore Laffageren hiltzaileak lehen kartzela-baimena eska lezake

Jose Diego Yllanesek 12 urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso zuen 2008ko Sanferminetan Nagore Laffage hil zuela onartuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Diego Yllanesek, Nagore Laffage hil zuen sikiatrak, kartzelatik ateratzeko lehen baimena eskatzeko aukera du dagoeneko.

Yllanesek iragan igandean bete zuen ezarritako zigorraren laurdena. Hori dela eta, Zuerako espetxetik ateratzeko baimen arrunta eskatzeko aukera ematen dio legeak. Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, lau egin igaro ondoren ez du eskaerarik aurkeztu.

Orotara, urtean 36 egun kartzelatik kanpo aukera ematen dio legeak eta jarraian 7 igaroko lituzke gehienez kalean.

Jose Diego Yllanesek 12 urte eta erdiko kartzela zigorra jaso zuen 2008. urteko Sanferminetan Nagore Laffage hil zuela onartu ondoren.

Hilketa

Nagore Laffage, jatorriz irundarra, 2008ko uztailaren 7an hil egin zuten Iruñeko etxebizitza batean eta hiltzaileak gorpua Orondritzera (Erroibar) eraman zuen bertan ezkutatzeko. Poliziak egun berean aurkitu zuen Nagoreren gorpua.

Ikerketaren arabera, ustezko hiltzaileak Iturrama auzoko etxe batetan Laffage ito egin zuen. Ondoren, gorpua Oianburun lurperatu zuen. Herriko bizilagun batek bide baten bazterrean aurkitu zuen gorpua, Urrotz-Erro errepidetik 200 bat metrora.

Ordu batzuk geroago, Foruzaingoak 27 urteko Jose Diego Yllanes iruindarra atxilotu zuen, gaztea hiltzea leporatuta. Mediku egoiliarra zen Nafarroako hiriburuko zentro psikiatriko batean.

Jose Diego Yllanes 27 urteko iruindarrak Nagore Laffage gaztea berak hil zuela berehala onartu zuen eta Aoizko epaileak atxilotua bermerik gabe espetxeratzeko agindua eman zuen jarraian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea