Gizartea -

Indarkeria matxista

Bilboko Udala akusazio izango da Arantza Palaciosen hilketaren kasuan

Emakumezkoa joan den uztailaren 23an topatu zuten hilda, bere etxebizitzan eta indarkeria zantzuekin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalaren Gobernu Batzordeak onartu egin du Arantza Palacios Izquierdoren hilketa argitzeko prozesu judizialean herri-akusazio bezala aurkeztea.

Emakumezkoa joan den uztailaren 23an topatu zuten hilda Bilbon zuen etxebizitzan. Hilotzak indarkeria zantzuak zituen.

Juan Mari Aburtok uztailaren 30ean, hilketa gaitzesteko Udalak deitutako elkarretaratze isilean, iragarri zuen Bilboko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Tratu txarrak gaur Gaurko azken ordukoa