Gizartea -
11:00etan itzalita
1.000 kg pintura erre dira Iurretan jazotako sute ikusgarri batean
Argindarra moztuta egon da sutearen ondorioz eta Eusko Jaurlaritzako teknikari bat kalte gehiago egon diren aztertzen aritu da, gertu araztegi bat dagoelako. Beste hiru enpresa kalteak izan dituzte.
eitb.com
1.000 kg pintura erre dira Iurreta herri bizkaitarreko enpresa batean gaurko, ostirala, 10:00ak aldera izandako sute baten ondorioz, Eusko Jarularitzako Herrizaingo Sailak eitb.com-eri jakinarazi dionez.
Pintura-enpresa ez ezik, beste bi enpresak ere kalteak izan dituzte teilatuan, eta hirugarren batek ere suaren eragina jasan du. Hala ere, sugarrak 11:00etarako itzali dituzte.
Bestalde, Iberdrolako teknikariak lanean ari dira argindarra berriz ezartzeko, suaren ondorioz moztuta baitago. Gainera, Eusko Jaurlaritzako ur-teknikari bat ere lanean da handik gertu dagoen araztegi batean eraginik izan den zehazteko.
Suhiltzaileez, eta aipatutako teknikariez gain, larrialdietarako teknikari bat eta Ertzaintzaren hainbat talde sutea jazo den lekura bertaratu dira.