Gizartea -

Akordio

Gipuzkoako udal txikiek berdintasun politiken zerbitzua izango dute

Berdintasun politikak sustatu eta emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko programak eta ekintzak gauzatzen lagunduko die zerbitzu honek udalerri txikiei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako udalerri txikiek gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak sustatzeko eta emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko zerbitzu berria izango dute laster.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak gaur sinatu duten hitzarmenari esker, hemendik aurrera tamaina txikiko udalek berainentzat asmatutako aholkularitza eta dinamizazio zerbitzua izango dute.

Berdinsarearen barruan sinatu dute akordioa gaur Donostian Iñaki Galdos diputatuak eta Jokin Bildarratz Eudelko presidenteak.

Berdintasun politikak sustatu eta emakumearen aurkako indarkeriari aurre egiteko programak eta ekintzak gauzatzen lagunduko die zerbitzu honek udalerri txikiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea