Gizartea -
HERIOTZA
Durangoko mendizale bat hil da Pirinioetan
48 urteko gizonezkoak istripua izan zuen Posets mendi gainera igotzen ari zenean, Aragoin. Gailurrera iristear zela, 200 metrotan behera erori zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Durangoko (Bizkaia) mendizale bat hil zen atzo Aragoiko Piriniotan, Posets mendira igotzen ari zenean istripua izan ostean. Hala baieztatu du Guardia Zibilak eta Aragoiko Gobernuak.
Arratsaldeko 17:30ean gertatu zen ezbeharra, gailurrera iristear zela. 200 metrotan behera erori eta hil egin zen, jasandako kolpeen ondorioz.
Berarekin zihoan mendizaleak eman zuen istripuaren abisua. Erreskate taldeak eta sendagile bat joan ziren arren, heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea