Gizartea -
Bi egunetan
62 hildako eta ia 800 zauritu Kirgizistango borroka etnikoetan
"Herenegun bitarteko bereziak behar izan bagenitu borrokaldiko kideak banatzeko, atzo (ostirala) egoerak gaindi egin zuen", Otunbayeva Kirgizistango presidentearen arabera.
Erredakzioa
Gutxienez 62 hildako eta ia 800 pertsona zauritu dira Kirgizistango hegoaldean dagoen Osh herrian duela bi egun hasi ziren Kirgizistango eta Uzbekistango herritarren arteko istiluetan, Asia Erdialdeko iraganeko Sobietar errepublikaren herrialde horretako autoritateek jakinarazi dutenez.
Osh herrialdean istiluak hasi zirenetik 790 pertsonak mediku zerbitzuetara jo behar izan dute, eta horien artean, 403 ospitaleratu egin behar izan dituzte. Kirgizistanen bizi den gutxiengo uzbekoen bozeramaleek adierazi dutenez, hil diren pertsonen gehiengoa komunitate horretakoa zen.
Rosa Otunbayeva Kirgizistango presidenteak esan duenez, bake indarren laguntza eskatu dio Errusiari Osheko egoera kontrolatu ahal izateko. "Beste herrialde batzuen indar armatuko laguntza behar dugu. Errusiari eskatu diogu laguntza. Dimitri Medvedev Errusiar Federazioko presidentearekin sinatu dut dagoeneko akordio horri dagokion gutuna", argitu du.
"Herenegun bitarteko berezien laguntza behar izan genuen istiluetako kideak banatzeko, atzo (ostirala) egoerak gainezka egin zuen", Otunbayevaren arabera eta horrez gain, Uzbekistanekin duen mugen irekiera iragarri du, nagusiak, emakumezkoak eta umeak, ondoko estatu-kidera joan ahal izateko. Azken neurri hau ulermen handiz jaso dute Uzbekiar autoritateek.