Gizartea -

Txikiteroen Jaia

Bederatzi egunez Bilboko Zazpi Kaleak girotuko dituzte txikiteroek

Astelehen honetatik aurrera Txikiteroen Jaia egingo dute Bilboko Zazpi Kaleetan eta, urriaren 11ra bitartean, abesbatzak, txikiteroak eta koruak kalez kale ibiliko dira.

Txikitoa. Argazkia: EiTB
Txikitoa. Argazkia: EiTB
Txikitoa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetatik aurrera, urriak 3, eta hilaren 11ra bitartean, Txikiteroen Jaia egingo dute Bilbon. Aurtengoa 53. urtea da, eta Zazpi Kaleak girotzeko ekitaldi ugari prestatu dituzte. Gainera, abesbatzak, txikiteroak eta koruak kalez kale ibiliko dira.

Txikiteroen Jaia ‘Txikiteroen Artean’ elkarteak antolatzen du. Herritar guztiei zuzendutako ekitaldiez gain, omenaldiak egingo dituzte eta sariak banatuko dituzte.

Horrela ba, ostegun honetan, urriak 6, ‘Ohorezko Txikitoa’ sariak emango dizkiete Bilboko Udal Txistulari Bandari eta Angel Gagori, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusi ohia.

Urriaren 11n, aldiz, jaiaren egun nagusia izango da. Izan ere, lore-eskaintza egingo diote Ama Birjinari eta Bizkaian ekoiztu den urteko lehen txakolina aurkeztuko dute. Gainera, txakolinaren erromeria antolatu dute.

Era berean, egun horietan zehar ‘Txikiteroen Arrautza’ prestatuko dute Kale Nagusiko taberna askok. Funtsean, arrautsa egosiz egiten den pintxoa da hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa