Gizartea -
Animalien nazioarteko eguna
104.501 txakur eta 33.330 katu abandonatu zituzten iaz Estatuan
Affinity Fundazioak #NoSonUnaModa (ez gara moda bat) kanpaina abiatu du, animalien nazioarteko eguna dela eta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iaz 104.501 txakur eta 33.330 katu abandonatu zituzten Espainian, Affinity Fundazioak egindako ikerketa baten arabera.
Erakundeak #NoSonUnaModa (ez gara moda bat) kanpaina abiatu du gaur, animalien nazioarteko eguna dela eta.
Ikerketa horren arabera, animalia bat abandonatu dutenen % 15ek animaliaren beraren portaera argudiatu dute hura abandonatzeko; % 15ek kumaldiak izan dituztela eta % 12k dirurik ez dutela.
Kasu gehienetan, animalien beharrizanen inguru hausnarketarik egin ez dutela salatu du fundazioak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea