Gizartea -
KARRANTZA
Galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu dituzte Baljerri mendian
Antza, behe-lainoagatik galdu ziren tontorrera iritsi zirenean, eta ezin izan zuten euren kabuz behera jeitsi.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Baljerri mendian, Karrantzan, galduta zeuden hiru mendizale erreskatatu zituen atzo iluntzean Ertzaintzak. Antza, behe-lainoagatik galdu ziren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 20:40 inguruan deitu zuen mendizaleetako batek larrialdi zerbitzura, galduta zeudela esateko.
Karrantzatik abiatu ziren, eta mendi gainera igo zirenean, laino itsua zegoen eta ezin zuten euren kabuz behera jaitsi. Ertzaintzaren mendiko erreskateetarako unitateko agenteak joan ziren esandako lekura, eta gauerdian aurkitu zituzten hiru emakumeak, onik.
Bilbo eta Getxokoak dira hiru mendizaleak, 33, 53 eta 56 urtekoak.