Gizartea -
Apirileko datuak
Etxebizitzen salmentak % 17,6 egin du gora Espainian
100.000 biztanleko 91 etxe salerosi ziren batez beste apirilean; Euskadik Espainiako batez bestekoa gainditu (81) ez zuen bitartean, 94 salerosketa egin zituzten Nafarroan.
Erredakzioa
Espainiako etxebizitza salmentak, urte hasieran abiatutako goranzko joerari eutsi dio apirilean eta 34.326 salerosketa egin zituzten, % 17,6 egin dute gora 2009ko apirilarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera.
Hain zuzen, saldutako etxebizitzetako % 50,3 bigarren eskukoak ziren (17.263 salmenta, % 26,6ko igoera) eta % 47 berriak (17.063, % 9,8ko gorakada).
Autonomia erkidegoen banaketa
Etxebizitza salmentetako % 57,5 Andaluzian egin zituzten, jarraian Katalunian (4.479), Madrilen (4.428) eta Valentziako Erkidegoan (4.271).
100.000 biztanleko 91 etxe salerosi ziren batez beste Espainian. 100.000 biztanleko etxe gehiago saldu dituen erkidegoa Kantabria da, guztira, 181 etxe salerosi ziren bertan.
Jarraian Balearrak (112), Murtzia (108), Valentziako Erkidegoa (104), Andaluzia (101), Gaztela eta Leon (99), Gaztela eta Mantxa (96), Errioxa eta Nafarroa (94).
Eta Espainiako batez bestekotik behera daude Aragoi (86), Extremadura (83), Galizia (82), Euskadi (81), Kanariar Uharteak (78), Asturias (76) eta Katalunia (74).