Gizartea -

Memoria historikoa

Sagardia Goñi familiako kide guztien gorpuzkiak topatu dituzte

Igandean topatu zituen Aranzadi elkarteak falta ziren Josefa Goñi amaren eta seme gazteenaren gorpuzkiak.

Irailean topatu zituzten semeetako batzuen gorpuzkiak. EITB
Irailean topatu zituzten semeetako batzuen gorpuzkiak. EITB
Sagardia-Goñi familiako zazpi kideren hezurrak topatu dituzte

1:35

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketek eman dute emaitza, azkenean aurkitu egin baitituzte Sagardia Goñi familiako kide desagertuen gorpuzkiak Legarreako leizean (Gaztelu, Nafarroan).

Irailean lau seme-alabarenak aurkitu zituzten, eta igandean Juana Josefa Goñi amaren eta seme gazteenaren burezurrak topatu zituzten. Hezurdura osoaren bila ari dira orain, 50 metroko sakoneran.

1936ko abuztuaren 30ean desagerrarazi zuten Sagardia Goñi familia (ama eta haren sei seme-alabak), eta 80 urte geroago aurkitu dituzte haien gorpuzkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Gaurko azken ordukoa Frankismoa albisteak Paco Etxeberria azken ordukoa Gerra Zibileko biktimak Aranzadi Zientziak lurpetik ateratzea