Gizartea -
2010eko diru-laguntzak
Gobernuak 15 milioi euro gehiago emango dizkie GKEi
Hauxe da PFEZren % 0,7a (264.365.673 euroetako 58.900.673 euro) banatzen den bigarren deialdia, "bestelako helburu sozialak" hautatu zutenek emandakoa, alegia.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak, guztira 264.365.673 euro banatuko dizkie gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) 2010ean, hau da, 2009an baino ia 15 milioi (% 7,69) gehiago.
Hauxe da PFEZren % 0,7a (264.365.673 euroetako 58.900.673 euro) banatzen den bigarren deialdia, "bestelako helburu sozialak" hautatu zutenek emandakoa, alegia. Osasun eta Gizarte Politika ministerioak honako arloetako programei zuzenduko die dirua: familia, haurtzaroa, emakumeak eta gazteak, HIESAgatik kaltetutakoa, adindunak, urritasunak dituztenak edo drogekin arazoak dituztenak...
Ministerioaren aurreikuspenen arabera, diru-laguntza horiek 6.387 lanpostu sortuko ditu eta 24.010 bolondres beharko dituzte.
2009ko deialdian, 378 erakundeek burututako 1.103 programei diru-laguntza eman zieten, guztira 190.782.795 euro.