Gizartea -
Bruselan
Gautena elkarteak Europar Hiritar Saria jaso du
2008az gero, Europako Parlamentuak 50 antolakuntzak gizartean egindako lana nabarmendu du sari honekin.
Agentziak | Erredakzioa
Gautena Gipuzkoako Autismo Elkarteak 2016ko Europar Hiritar Saria jaso du asteazken honetan, Bruselan. 2008az gero, Europako Parlamentuak 50 antolakuntzak gizartean egindako lana nabarmendu du sari honekin.
Gaur egun 750 familiaz arduratzen da, eta 217 langile ditu Donostiako eta Errenteriako egoitzetan.
Erakundeekin eta Gipuzkoako herritarrekin partekatu nahi izan du saria Ramon Barinaga Gautenako zuzendariak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea