Gizartea -

Euskal Enpresaren Topaketa

Epsilon, Orona, Hime eta EHLABE saritu dituzte

Kutxak eta EITB taldeak antolatutako sari banaketa ekitaldia Bilboko Campos Antzokian izan da eta Patxi Lopez lehendakariak parte hartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Villadelprat Epsilon Euskadiko zuzendari nagusia; Orona enpresa; Pedro Gibelalde Himeko sortzailea eta EHLABE sartu dituzte aurten Euskal Enpresaren Topaketan. Ekitaldia gaur izan da Bilboko Campos antzokian eta bertan Patxi Lopez lehendakariak parte hartu du.

Euskal Manager saria Joan Villadelprat Arabako Miñano parkean dagoen Epsilon Euskadiko zuzendari nagusiari eman diote eta Berrikuntza saria,berriz, Orona Hernaniko igogailu enpresari egokitu zaio.

Halaber, bizitza guztia enpresari eskaintzearengatik Pello Gibelalde Olaberriko Hine taldeko sortzailea nabarmendu dute. Sistema oleo-hidraulikoak fabrikatzen dituzte eta berriztagarri esparrua ere badu.

Azkenik, EHLABE, Gureak, Lantegi Batuak, Usoa, Ranzari, Katea, Legaia eta Indaia lan babestuko enpresak biltzen dituen elkarteari Makila Saria eman diote.

Kutxak eta EITB taldeak antolatzen dituzte urtero sari hauek Euskadiko ekonomia esparruko prentsarekin batera.

Sariak aukeratzen dituen epai-mahaia, CEBEK, ADEGI eta SEA patronalen hiru presidentek eta aurreko edizioko irabazleek osatzen dute.

Euskal Enpresaren Topaketako ekitaldia Ekitaldia Pedro Garcia Larragan kazetariak aurkeztu du eta Maria Ubieta soprano bizkaitarrak musika saioa eskaini du.

Euskal Enpresaren Topaketa, halaber, datorren ostegunean izango da ikusgai ETB-2en ''Egun On Euskadi'' albistegiaren ondotik, 10:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea