Gizartea -

Uraren kutsadura

Barakaldok udal bainuetxea itxi du, bakterio batengatik

Urriaren 1ean zabaldu zuten spa zentroa. Udalak espero du datorren asterako berriz irekita egotea.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udalak Lasesarreko udal kiroldegian dagoen bainuetxea itxi behar izan du, uretan bakterio bat topatu dutela eta. Spa zentroa berria da, urriaren 1ean zabaldu zuten. Udaleko iturrien arabera, datorren asterako berriro egongo da irekita.

Atzo bakterio bat topatu zuten uretan, eta, hori dela eta, bainuetxea ixtea erabaki dute gaur.

Barakaldoko Udal Kirol Erakundeko (UKE) teknikariek bainuetxea desinfektatu dute, eta goizean zehar laginak hartu dituzte laborategira bidaltzeko. Emaitzak datorren asterako egongo dira prest, Udalaren esanetan.

Pseudomonas aeruginosa du izena uretan topatutako bakterioak. Lehen zantzuen arabera, erabiltzaileren batek kalean erabilitako txankletak eraman ditu bainuetxera, eta horrek eragin du kutsadura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo argazkiak