Gizartea -
Ipar Euskal Herria
Gizon bat hil dute labankadaz Donibane Lohizunen
Gauerdian liskarra izan dute 30 urte inguruko bi donibandarrek RD810 errepidean, Donibane Lohizuneko Akotze auzoan.
EITB.EUS
Gizon batek beste bat labankadaz hil du gauerdian RD 810 errepidean, Donibane Lohizuneko Akotze auzoan, Sud Ouest egunkariak jakitera eman duenez. Ustezko erasotzailea eta hildakoa 30 urte inguruko donibandarrak dira biak.
Antza denez, eztabaida izan ostean, auto-gidariak labankada eman dio moto-gidariari aurpegian, eta, ondorioz, bertan hil da.
Ustezko erasotzaileak autoan ihes egin du, baina lekuko batek autoaren matrikularen berri eman dio Poliziari, eta handik gutxira atxilotu dute.
Polizia gaur hasiko da atxilotuari galdeketa egiten; izan ere, atxiloketaren unean mozkortuta zegoen.