Gizartea -

Neguko Bidezaintza Plana

Bizkaiak azaroaren 1ean jarriko du abian Neguko Bidezaintza Plana

381 langile, elurra kentzeko 76 makina eta 9.725 tona gatz izango dituzte Bizkaiko errepideek izotzaren eta elurraren eraginak arintzeko.

Bizkaiko Diputazioak elurra kentzeko 76 makina izango ditu. Artxiboko argazkia: EiTB
Bizkaiko Diputazioak elurra kentzeko 76 makina izango ditu. Artxiboko argazkia: EiTB
Bizkaiko Diputazioak elurra kentzeko 76 makina izango ditu. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Diputazioak datorren azaroaren 1ean jarriko du abian Neguko Bidezaintza Plana, eta izotzaren nahiz elurraren eraginak arintzeko 381 lagunek egingo dute lan, iaz baino 19 pertsona gehiagok. Gainera, aurten Foru Aldundiak baliabide material gehiago jarri ditu: elurra kentzeko 76 makina eta 9.725 tona gatz.

Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak eta Jon Larrea Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako zuzendari nagusiak gaur aurkeztu dituzte 2017ko apirilaren 30era bitartean indarrean egongo den neguko planerako bideratuko diren baliabideak.

Pradalesen esanetan, giza baliabide eta materialak ugaritu dituzte. Gidari, laguntzaile, zaindari eta langileak aintzat hartuta, guztira 381 pertsonak lan egingo dute, aurreko urtean baino 19 pertsona gehiagok. Baliabide materialei dagokienez, elurra kentzeko bi makina gehiago (76 guztira) eta 535 tona gatz gehiago  (9.725 tona) jarriko ditu eskura.

Aurten, gatza biltzeko beste gune bat ireki dute Txorierrin eta elurra kentzeko beste makina bat arituko da lanean, Bilboko metropoliaren beharrei erantzuteko. Gainera, Bizkaiko errepideetako "gune korapilatsuetan" sei estazio berri jarri dituzte, "gune bakoitzeko" datuak izateko eta "aldez aurretik" lan egiteko.

Zehatz-mehatz esanda, sei estazio horiek BI-636 errepidean, Balmasedan; Bi-631 errepidean, Mungian; BI-2238 errepidean, Gautegiz-Arteagan; N-634 errepidean, Erletxen; BI-635 errepidean, Autzaganen; eta N-240 errepidean, Barazarren.

Iazko balantzeari dagokionez, Jon Larreak azpimarratu du ez zela ez alerta laranjarik ezta gorririk egon, eta abisu hori gehienak urtarrila-martxoa bitartean izan zirela: "24 alerta izan genituen guztira elurragatik, eta 22, berriz, tenperatura baxuengatik". "Iazko esku-hartzeen balantzearen arabera, 3.361 orduz jardun zuten elurra kentzeko makinek, eta orain bi urte, berriz, 11.000", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Elurra argazkiak Eguneko albisteak