Gizartea -

Donostiako ikurra

Donostiak 1,7 milioi euroko aurrekontua du Kontxako baranda aldatzeko

Udalak Kontxako baranda berrituko du Cervantes plazatik La Perlaraino. Itsasoaren eraginak "beharrezkoa" egin dute baranda berritzea eta material hobeagoekin egindakoa jartzea.

Donostiak 1,7 milioi euroko aurrekontua du Kontxako baranda aldatzeko. Argazkia: Jon Hernandez
Donostiak 1,7 milioi euroko aurrekontua du Kontxako baranda aldatzeko. Argazkia: Jon Hernandez
Donostiak 1,7 milioi euroko aurrekontua du Kontxako baranda aldatzeko. Argazkia: Jon Hernandez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Kontxako baranda berrituko du Cervantes plazatik La Perlaraino. Proiektuak 1,7 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da. Aurten ehun urte bete dira barandaren lehendabiziko zatia jarri zenetik eta, urtero hainbat zati margotu eta konpondu badituzte ere, baranda berritzea  beharrezkoa da.

Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, Gobernu Batzordeak baranda zati hori berritzeko proiektua onartu du astearte honetan, urriak 18. Proiektuak 1.686.000 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da.

“Barandaren hainbat zati margotu eta konpondu  diren arren, itsasoaren eraginak beharrezkoa egin dute baranda berritzea eta material hobeagoekin egindakoa jartzea”, gaineratu du Eneko Goiak.

Azken urteotan barandaren hainbat zati margotu eta konpondu dituztela gaineratu du Goiak, baina denboraren eraginez Donostiako ikur handiena aldatu behar dutela esan du, “klima-baldintzetara hobeto aurre egiteko”.

Lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da eta, Donostiako alkateak aurreratu duenez, urte hasieran ekingo diete lanei. Guztira, ikur horren 130 pieza berrituko dituzte, baita horiek eusten duten pilastra ugari. Kontxako pasealekuan ere hainbat hobekuntza egingo dituzte.

Aurten ehun urte bete dira barandaren lehendabiziko zatia jarri zenetik. Zati horrek 270 metroko luzera du eta 2004an berritu zuen Udalak. Ondoren, 2011n, Hotel de Londreseraino berritu zuen Donostiako Udalak.

Gauzak horrela, lanak udan bukatuko direla aurreikusi du Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia bideoak Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Kontxako hondartza albisteak