Gizartea -

Genitaleen mutilazioa

1.000 neskato inguru, ablazioa jasateko arriskuan, EAEn

Jon Darpon Osasun sailburuaren hitzetan, osasun arazo bat ez ezik, "emakumeen kontrako indarkeria adierazpen" bat ere bada.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

0-14 urte bitarteko 1.000 bat neskato egon litezke Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ablazioa jasateko arriskuan, Jon Darpon Osasun sailburuak gaur emandako datuen arabera.

Izan ere, praktika hori egiten duten herrialdeetatik etorritako 11.000 pertsona bizi dira EAEn, Jaurlaritzaren arabera.

Darpon Bilbon gaiaren inguruan antolatutako jardunaldi batzuetan izan da gaur, 2016ko Berdintasunerako Gunearen baitan.

Sailburuaren hitzetan, "emakumeen kontrako indarkeria adierazpen" bat da ablazioa, ez bakarrik osasun arazo bat.

Nabarmendu duenez, ez da komeni mutilazioa egiten duten herriak eta familiak estigmatizatzea, horrek neskatoak birritan egiten dituelako biktima.

Jaurlaritzak ablazioari aurrea hartzeko protokoloa du, Darponek azaldu duenez. Besteak beste, Prebentzioko Konpromisoaren orria sinarazten diete neskatoen tutoreei, jaioterrira joatekotan mutilaziorik ez egiteko konpromisoa har dezaten. Horrez gain, Osakidetzako hainbat alorretan (hala nola, ginekologian, lehen mailako arretan eta pediatrian) prebentziorako dituzten neurriak aipatu ditu sailburuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Umeak albisteak gaur