Gizartea -

NAFARROA

Nafar Telebistak emititzeari utzi dio, arazo ekonomikoengatik

Egoera ekonomikoa eutsiezina dela esan dute komunikabideko langileek, eta gaur etengo dute urte eta erdiko ibilbidea izan duen telebistaren emisioa.

Nafar Telebistak emititzeari utzi dio

EITB-EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafar Telebistak gaur utziko dio emititzeari. Susana Erroz kazetariak eman du albistea, 14:30ean. "Inoiz eman nahiko ez genukeen albistea ematera gatoz. Nafar Telebista itzali egingo da datozen orduotan. Egoera ekonomikoa eutsiezina da, eta ezin dugu gure lanarekin jarraitu", esan du.

Lan-taldea atzean zuela, Errozek kamera aurrean eskerrak eman dizkie ikusleei, proiektua babestu duten iragarleei eta parte hartu duten kolaboratzaile guztiei. Horiekin guztiekin egunero lan egitea "plazerra" izan dela eta hedabidea ixteko erabakia "pena handiz" hartu dutela azpimarratu du.

Egitasmoa berriro martxan jarriko duten itxaropenarekin, "gero arte" esanez amaitu du. "Behin betirako agurra ez izatea eta proiektua berriro martxan jartzea espero dugu. Agurrik ez, gero arte", esan du aurkezleak.

Abian Komunikazioa enpresak jarri zuen martxan hedabide elebiduna Nafarroan, iazko maiatzean.

Twitterren elkartasun mezuak bata bestearen atzetik etorri dira, #nafar_telebista etiketarein.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Albisteak Nafarroa Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua