Gizartea -

Denboralea

20 pertsona hil eta 12 desagertu dira uholdeengatik Frantzian

Azken orduotan botatako eurite gogorrek ur azpian utzi dute Var departamenduaren zati handi bat, Frantziako Estatuko hego-ekialdean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 pertsona hil dira eta beste hamabi gutxienez desagertuta daude azken orduotan botatako eurite gogorrek eragindako uholdeen ondorioz, Var departamenduan, Frantziako Estatuko hego-ekialdean.

Bertako agintariek jakinarazi dutenez, Roquebrune-sur-Argens, Luc eta Draguignan herrietan bost lagun hil dira, baina gainerakoak non zendu diren ez dute zehazterik izan.

Atzo inguru horretan botatako eurite gogorrek uholdeak eragin zituzten eta autoetan edo etxebizitzetan harrapatuta geratu ziren hamaika pertsona erreskatatu behar izan dituzte.

Gainera, denboralearen ondorioz 200.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe daude eta 1.200 pertsona inguruk aterpeetan lo egin dute.

Nicolas Sarkozy presidentea kezkatuta agertu da eta elkartasuna helarazi nahi izan die biktimei eta haien senideei. Gobernuari laguntza emateko "duen guztia martxan" jar dezala eskatu dio.

Niza eta Toulon arteko tren zerbitzua bertan behera geratu da, eta Marsella ekialdeko Hyeres-Toulun aireportura zihoazen edo bertatik atera behar ziren hegaldiak ez dira aterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea