Gizartea -
Gorenaren epaia
Haurdunaldi subrogatuarekin guraso direnek amatasun-baja izango dute
Guraso biologikoen eskubide berberak aitortu dizkie Auzitegi Gorenak.
AGENTZIAK | ERREDAKZOPA
Auzitegi Gorenak amatasun-baja izateko eskubidea aitortu die haurdunaldi subrogatuaren bidez seme-alaba izan duten gurasoei. Horrenbestez, Gizarte Segurantzaren prestazioak kobratu ahal izango dituzte.
Gorenak bi helegite aztertu ditu, doktrina bateratzeko helburuz. Horietan, haurdunaldi mota horrekin seme-alaba izan duten gurasoek "babesa" izan behar duten ebatzi behar izan du.
Hori horrela, epaileek ezarri dute guraso guztiek, "biologikoak izan edo ez", aipatutako prestazioak jasotzeko eskubidea dutela, legeen "interpretazio barneratzailea" egin behar delako.
Gainera, auzitegiak gogorarazi du Gizarte Segurantzak adopzioen kasuetan ere ematen dituela diru-laguntzak.
Gorenaren esanetan, "ez da iruzurra" guraso ez biologikoek prestazioak jasotzea, lehentasuna "adingabeen zaintza" baita.