Gizartea -

Hondakinak Gipuzkoan

Galdeketa Usurbilen eta Zubietan, erraustegiari buruz galdetzeko

Bozketa asteburuan egingo da, eta guztira 16 urtetik gorako 5.000 herritarrek parte ahal izango dute.

EiTB.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, galdeketa hasiko dute Usurbilen eta Zubietan (Gipuzkoa) erraustegia egiteko aukeraren inguruan galdetzeko herritarrei. Bozketa asteburu osoan egingo dute, eta guztira 16 urtetik gorako 5.000 herritarrek eman ahal izango dute botoa.

Galdeketa ‘Erraustegia-Erabakia’ plataformak antolatu du, Espainiako Gobernuak Udalari galdeketa egiteko baimena ukatu ondoren. Plataformako kideen esanetan, “asko dago jokoan”, eta herritarrek erabakitzea nahi dute. Halaber, hainbat alderdi politikok euren interesen arabera jokatzen dutela uste dute. Horregatik bultzatu dute galdeketa.

Bozketa amaitutakoan, plataformak Udaletxera, Aldundira eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara bidaliko dituzte, herritarren nahiaren berri emateko, horren arabera joka dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gizartea Usurbil albisteak Gaurko azken ordukoa Ekologia azken ordukoa