Gizartea -
Jazoera
Sestaon desagertutako 44 urteko gizonezko baten bila dabiltza
Joan den ostegun gauean ikusi zuten azkeneko aldiz Ricardo Alonso de Leciñana. Ertzaintzak bilaketa operatiboa abiatu du.
EITB.EUS
Joan den ostegun gauetik desagertuta dagoen 44 urteko gizonezko baten bila dabil Ertzaintza, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez. Gizona Ricardo Alonso de Leciñana sestaotarra da, eta hilaren 22an ikusi zuten azkeneko aldiz, Sestaon bertan.
Ertzaintzak eta SOS Deiak-ek gizonaren argazkia zabaldu dute sare sozialen bitartez: 1,82 metroko altuera du, eta 64 kilo inguru pisatzen du. Gainera, herritarren laguntza eskatu du, eta norbaitek horren berri izanez gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea