Gizartea -
Elizondon, Nafarroan
Umeak zeramatzan autobus bateko gidariak positibo eman du droga-frogan
Narcotest listu-froga egin zioten agenteek, sintoma arraroak zituela ikusi ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak 43 ume zeramatzan 33 urteko autobus-gidaria salatu du Elizondoko (Nafarroa) polizia-etxean, agenteek egindako droga-frogan positibo eman eta gero.
Larunbat goizean Elizondon egindako trafiko-kontrol arrunt bateko emaitzak baieztatu duenez, speed droga hartu duela adierazi dute foruzainek. Autobus-gidariari dokumentazioa eskatu diote, 43 ume Nafarroako kirol-jardueretara eramatera zihoanean.
1.000 euroko isuna ordainarazteaz gain, gida-baimeneko 6 puntu kendu dizkiote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea