Gizartea -
Zirkulazioa
10 kilometrorainoko ilarak Txorierriko igarobidean
Istripu batek Arrontegiraino heldu diren auto-ilarak eragin ditu. Ibilgailuak errepidetik atera dituzte dagoeneko. Tolosan eta Barakaldon ere izan dira istripuak, baina bideratu dituzte dagoeneko.
eitb.eus
Kamioi baten eta auto baten artean gaur, osteguna, Derion (Bizkaia) izandako istripuak 10 kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu N-637 errepidean, Txorierriko igarobidean, Arrontegiko zubiraino, Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dionez.
Istripua 07:15ean jazo da, auto batek eta kamioi batek talka egin dutenean. Autoaren gidaria zauritu egin da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Bertara jo duten taldeek ibilgailuak kendu dituzte errepidetik, baina Arrontegiraino sortu dira ilarak, aipatutako iturrien arabera, baina amaitu egin dira dagoeneko.