Gizartea -

Jazoera

30 bizilagun ebakuatu dituzte Mungian garaje bateko sute batengatik

Garajean aparkatutako auto batek su hartu du, hori dela eta, urbanizazioa auzokidez hustu behar izan dute. Pertsona bat artatu dute, kea arnastuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 auzokide euren etxetatik atera behar izan dituzte goizalde honetan Mungian, aparkaleku batean zegoen auto batek su hartu ostean. Jazoera Urbide kaleko 19. zenbakitik 30era doan urbanizazio batean gertatu da 01:00ak aldera, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Suhiltzaileek sutea itzali dute, baina lagun bat, urbanizazioaren zaindaria, artatu behar izan dute mediku-zerbitzuek kea arnastu duelako.

02:30ak pasata, bizilagunak euren etxeetara itzuli dira, sutea zuzen-zuzenean pairatu duen familia izan ezik, haren etxeak kalte handiagoak jasan baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Mungia bideoak Suteak albisteak Gizartea