Gizartea -

Europako 2. kontsumitzailea

AEBek baino kokaina gehiago kontsumitzen du Espainiak

NBEren txosten baten arabera, Europako kontsumitzaile kopurua bikoiztu egin da azken hamarkadan, 1998ko bi milioietatik 2007-2008 denboraldiko 4,1 milioietara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako kokaina kontsumitzaileen zerrendako lehen postuetan daude Erresuma Batua eta Espainia eta AEBek baino kokaina gehiago kontsumitzen dute, Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Erakundearen Bulegoak Vienan kaleratutako txostenaren arabera.

Europan, droga horren kontsumo osoa Ipar Amerikan baino baxuagoa den arren, "herrialde batzuk, Espainia eta Erresuma Batua esaterako, AEBak baino kokaina gehiago kontsumitzen dute".

Kokaina kontsumitzaileen europarren banaketa 2007-2008 urteetan honakoa izan zen: Erresuma Batua % 23, Espainia % 21, Italia % 19, Alemania % 9, Frantzia % 5, Ebeko beste herrialde batzuk % 13, Europako beste herrialde batzuk % 8, eta Islandia, Norvegia, Suitza eta Lichtenstein % 2.

NBEren txostenaren arabera, Europako kontsumitzaile kopurua bikoiztu egin da azken hamarkadan, 1998ko bi milioietatik 2007-2008 denboraldiko 4,1 milioietara.

AEBetako kokaina eskariak, aldiz, behera egin du 80eko hamarkadatik eta azkenaldian, amildu egin da.

Kokainaren balioa handitu da

Europan Kokainaren kontsumoak gora egiten duen aldi berean, merkatuan duen balioak ere gora egin du. Izan ere, 1998an 14.000 milioi dolareko balioa zuen droga horrek eta 2008an, berriz, 34.000 milioi dolarrekoa zen. Dena den, hazkunde azkar hau moteltzen hasi dela dirudi.

NBEren arabera, Europan guztira 124 tona kokaina banatzen dituzte eta 34.000 milioi dolarreko balioa du. Diru kopuru horren % 1 baino gutxiago Andeetako ekoizleen eskuetara itzultzen da eta beste % 1 herrialde horretako trafikatzaileei dagokie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea