Gizartea -
Suteak
Bi sute izan dira Sestaon eta Zallan
Lehen hipotesien arabera, Sestaoko sutea nahita eragindakoa Bestalde, Zallako eraikin bat jendez hustu dute goizaldean piztutako sute baten ondorioz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken orduotan bi sute izan dira Bizkaian, Zallan eta Sestaon, eta suhiltzaileen parte-hartzea beharrezkoa izan da, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Dena den, inor ez da zauritu.
Sestaoko sutea. Argazkia: @Inakimerino
Sestaon, Txabarri kalean obretan den eraikin batean piztu da sutea 08:30ak aldera. Suak eragindako ke-lainoak kezka sortu du bizilagunengan, baina ez da inor zauritu.
Suhiltzaileak goiz osoan lanean aritu dira eta 13:00ak aldera sua kontrolpean hartzea lortu dute.
Goizean Txabarri kalea itxi egon da ibilgailuentzat eta, beraz, autobusek eta ibilgailuek bide alternatiboak erabili behar izan dituzte. Sua hartu duen eraikinera sartu diren udal agintariek azaldu dutenez eraikinaren kalteek "larriak dirudite", baina eraikinaren benetako egoera ezagutzeko udal teknikarien txostenaren zain egon beharko dela azpimarratu dute.
Sestaoko Udalaren esanetan, lehen hipotesien arabera sua nahita piztutakoa izan daiteke. Gainera, ondoko eraikineko bizilagunak etxetik atera dituzte, badaezpada.
Bestalde, Ertzaintza eta Bizkaiko suhiltzaileak sutearen zergatiak ikertzen ari dira. Hipotesia baieztatzen bada, ustezko arduradunak bilatzeko eskatu die Josu Bergara Sestaoko alkateak Ertzaintzari eta Udaltzaingoari.
Sestaoko sutea. Argazkia: @BomberosBizkaia
Bestalde, Zallan goizaldeko ordubata eta erdiak aldera piztu da sua La Peñuela auzoko etxebizitza batean. Suhiltzaileek sua itzali bitartean bizilagunak etxetik atera dituzte eta inor ez da zauritu.