Gizartea -
Azaroak 1
Milaka pertsona izan dira Domu Santu egunean euskal hilerrietan
Domu Santu eguna dela eta, jende asko joan da astearte honetan hilerrietara, senideen eta lagunen hilobietan loreak jartzeko.
eitb.eus
Egun eguzkitsua lagun, asko izan dira hildako senideen eta lagunen hilotzetan loreak ipintzera joan diren pertsonak. Krisantemoak eta krabelinak dira gehien saltzen diren loreak; era berean, gozotegietan, kauserak eta santu-hezurtxoak.
Derioko kaperan, Mario Iceta Bilboko apezpikuak eman du meza. Aurten ere Bilboko Udalak antolakuntza berezia prestatu du hilerrira datorren jendearen joan-etorria kudeatzeko.
Donostian, eguerdian izan da jende gehien. Gasteizen, berriz, goizean milaka pertsona joan da hiriko bi hilerrietara: San Salvador (kanpoaldean) eta Santa Isabel (erdigunean).
Pablo Sarasate omendu dute
Iruñeko San Jose kanposatuan ere ugaria da jendearen joan-etorria egun osoan. Milaka pertsonak egin dute bat Nafarroako hilerrietan senideen eta lagunen hilobiak bisitatzeko tradizioarekin.
Domu Santu eguna dela eta, Pablo Sarasate omendu du Iruñeako Udalak, ohikoa den moduan. Lore-eskaintza egiteaz gain, konpositore iruñearraren musika jo dute.
Joseba Asiron Iruñeako alkatea izan da ekitaldian. Eguerdian hasi da, Sarasateren mausoleoan, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak "Romanza andaluza, opus num.1" obra jo du, 1879an Sarasaten egina.