Gizartea -
Zona frankoa
Bartzelonako Atxikitze Zentroko 70 lagunek aske uztea eskatu dute
Zentroko patioan bildu dira bi ordu eta erdiz, baina protestari utzi diote eta Poliziak ez du esku hartu behar izan.
agentziak | erredakzioa
Bartzelonako Zona Frankoan dagoen Atzerritarren Atxikitze Zentroko 70 bat kidek protesta egin dute bart bi ordu eta erdiz, baina amore eman dute Poliziak esku hartu gabe.
Poliziako iturrien arabera, zentroko 70 bat lagunek patioan bat egin zuten 21:00ak aldera, aske uztea eskatzeko, eta instalazioko ate bat hautsi eta kristal zatiak eta bestelako objektuak hartu zituzten.
Hori dela eta, Polizia Nazionaleko Interbentzio Unitateko kideek material arriskutsua entregatzeko eskatu zieten protestariei.
Orduantxe, 23:30ak aldera, utzi egin zioten protesta egiteari eta euren geletara itzuli ziren, aurre egin barik, aipatutako iturriek diotenez.
Gertaera 40 bat etorkinek abiarazi zuten, sukaldetik ihes egiten saiatu zirenean, 20:30ak aldera, baina ezin izan zuten atea bota eta, Polizia Nazionaleko istiluen aurkako unitateko kideak bertaratu direnean, etsi egin zuten.
Handik gutxira, 21:00ak inguruan, 30 bat kidek bat egin zuten zentroko patioan eta beste 40 etorkin, gehienak Aljeriakoak, haiekin elkartu ziren, beti ere aipatutako iturriaren arabera.
Orduan, amore eman zezaten, zentroko zuzendariak negoziazioa abiarazi zuen haiekin, Polizia Nazionaleko beste agenteak heltzen ziren bitartean.
Protestariek aske uztea eskatu zioten zentroko zuzendariari. Eraikin horretan 140 bat etorkin daude gaur egun.
Horren moduko zentroko kideek egindako beste protesta berri bat izan da, urriaren 23an, beste zentro bateko 70 bat kidek gose greba egin eta gero, aske utz zezaten. Hurrengo egunean, baina, utzi zuten greba egiteari, zentroko zuzendariarekin hitz egin eta gero.