Gizartea -

Bardean

Bardean benetako munizioarekin ariketak egingo dituztela salatu dute

Tiro Eremuaren kontrako Batzordeak kezka agertu du maniobra militarren ugaritzeak 'populazioa eta ingurumena arriskuan jartzen dituelako'.

Bardea. Artxiboko argazkia: EiTB
Bardea. Artxiboko argazkia: EiTB
Bardea. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Armadak Bardean ariketa militarrak egingo dituela eta benetako munizioa erabiliko duela salatu du gaur Tiro Eremuaren kontrako Batzordeak. Halaber, kezka agertu du maniobra militarren ugaritzeak "populazioa eta ingurumena arriskuan jartzen dituelako".

Ohar batean azaldu duenez, ariketa militar horien inguruan obskurantismoa eta informazio eza dira nagusi. Are gehiago, zein armamentu erabiltzen diren eta benetako munizioa erabilita hainbeste ariketa zergatik egiten ari diren ez dakiela azpimarratu du Tiro Eremuaren kontrako Batzordeak.

Nafarroako erakundeei azalpenak eskatuko dizkiola adierazi ostean, biharko ariketen berri Bardeako Komunitateak bidalitako ohar baten bidez jakin duela ere nabarmendu du.

Bestalde, hainbat galdera planteatu ditu: maniobra militarren gorakadaren arrazoiak zein diren, zein armamentu "probatzen" ari diren, Nafarroako Foru Gobernuak, inguruko Udalek eta Bardeako Komunitateak gaiari buruzko zenbateko ezagutza duten, eta maniobra horien arriskuez nork ohartaraziko dien biztanleei.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Gaurko azken ordukoa