Gizartea -

Indarkeria matxista

Gasteizko gizon batek emazte ohia hil du Burgosen

62 urteko gizonak hainbat sastakada eman dizkio 50 urteko emazte ohiari.

Gizon batek bere emazte ohia hil du Burgosen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Burgos hiriburuan, bertako Udaltzaingoak Twitterren zabaldu duenez.

Hilketa matxista bart jazo da Burgoseko Europa parkeko 7. zenbakiko garajeetan.

Lekukoen arabera, gizonak hainbat sastakada eman dizkio biktimari.

Poliziak 62 urteko gizasemea atxilotu du 50 urteko bikotekide ohia hiltzea egotzita, eta honek krimena aitortu du. Ez zegoen tratu txarren salaketarik. Gizonekoa Gasteizkoa da.

Emakumea kazetaria zen, eta El Correo de Burgos egunkarian egiten zuen lan.

Burgoseko Udalak hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du 12:00etan. Gaztela eta Leongo Juntak hiru minutuko lanuztea egingo du 10:00etan hasita.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Burgos bideoak Gizartea bideoak