Gizartea -
Ezbeharra
Emakume bat hilda aurkitu dute Durangoko garaje batean
Emakumea bere pisua utzi behar izan zuen eta azken aldian garaje batean bizi zen. Bertan aurkitu dute bere gorpua
Erredakzioa
43 urteko emakume bat hilda aurkitu zuten asteazkenean Durangoko garaje batean. Emakumea bere pisua utzi behar izan zuen eta azken aldian garaje batean bizi zen.
Auzokideek adierazi dutenez, garajea dagoen atari berean bizi diren lagunek eman zuten abisua, "usain txarraz" jabetzean. Udaltzaingoa garajera arte joan ziren eta emakumearen gorpua aurkitu zuten agenteek. Gorpuak ez zuen indarkeria seinalerik.
Ustez, duela urte bat inguru hildakoaren aita zendu zen eta, horren ondorioz, emakumearen gogo-aldartea ez zen ona. Emakumearen gorpua aurkitu zutenean "lau egun" zeraman hilda.
Bestalde, emakumearen bizilagunetako batek adierazi duenez, emakumeak "zor asko zituen eta dena ordaintzeko pisu saldu behar izan zuen".