Gizartea -
Heriotza
Portugalek azken agur sentibera eman dio Saramagori
Jose Saramago Nobel sariduna ostiralean hil zen 12:30ak aldera, Lanzaroteko Tiaseko, etxean, organo anitzen oker bat dela eta, eta gaixotasun luze baten ondorioz.
Erredakzioa
Portugaleko politikariak eta intelektualak azken agur sentibera eman dio Jose Saramago nobeldunari. Idazlearen hil-kapera Lisboako Udalean ezarri dute eta, dagoeneko, bertatik hamaika lagun pasa dira.
Portugaleko Gobernukideak eta beste hainbat estatuetako gobernu kideak atzo jaso zituzten Jose Saramago nobeldunaren gorpuzkiak Lisboako aireportuan ohore militarrekin. Bertanidazlearen senide, lagun eta intelektualak ere izan dira.
Soldadu talde batek hartu zuen idazlearen hilkutxa eta Lanzarotetik irten zen hegazkinetik Lisboako Udalera arte eramango hil-autora arte eraman zituzten gorpuzkiak.
Nobel sariduna ostiralean hil zen 12:30ak aldera, Lanzaroteko Tiaseko, etxean, organo anitzen oker bat dela eta, eta gaixotasun luze baten ondorioz.
Bere izena daraman Fundazioak agiri batean jakinarazi duenez, "bere familia inguratuta" hil da, "modu lasai eta barean agur esanez".
Portugaleraz idazten duen eta Nobel saria jaso duen idazle bakarra da José Saramago. Horrela, hizkuntza horren zabaltzaile garrantzitsuenetariko bat hil da. Gainera, bere lanak hainbat egitasmo sozial eta adaptazio artistiko inspiratu ditu. Bere hizkuntzak bizi zuen egoerarekin oso kritikoa izan zen, baina babesteko beharraz aritu zen. Saramagoren lanak portugalera munduan hedatzen lagundu zuten (hizkuntza horrek 230 milioi hiztun ditu mundu osoan).
Ensayo sobre la ceguera (1995) izenekoa pantaila handira eraman zuen Fernando Meirelles brasildarrak, Ciudad de Dios (2001) eta El Jardinero Fiel (2005) lanen egileak, hain zuzen ere.