Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
Gizon bat hil da Arronizen bere autokarabanak su hartzean
Foru Poliziak sutearen arrazoiak ikertzen ari da. Ibilgailuak NA-129 errepideko 22,5 kilometroan zegoen ezbeharra jazo denean.
Erredakzioa
Santanderreko 41 urteko gizon bat hil da egunsentian Arronizen (Nafarroa) gidatzen zuen autokarabanak su hartzean. Gizonak 41 urte zituen eta Palman bizi zen.
Ezbeharra 00:45ak aldera jazo da eta Foru Poliziak sutearen arrazoiak ikertzen ari da. Ibilgailuak NA-129 (Acedo-Lodosa) errepideko 22,5 kilometroan zegoen ezbeharra jazo denean, Nafarroako Gobernuak adierazi duenez.
Biktima ibilgailuan zegoen pertsona bakarra zen eta Iruñeko Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman zuten, % 70eko erredurak zituela. Bertan zendu da 05:30ak aldera.
Ibilgailua guztiz birrinduta geratu da eta sugarrek ezbeharra jazo den inguruko lursail bat erre dute.