Gizartea -

Lehen mailako arreta

Langileek ez dute 'xantairik ez mehatxurik' jaso, dio Osakidetzak

Osakidetzak azpimarratu duenez, lan baldintzak "ez dira berdinak" osasun zentro guztietan, beraz, Osakidetzak lurraldeka negoziatu du itxiera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatetan Euskal Herriko osasun zentroen % 40ak itxiko dira, eta horren harira, Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari orokorrak adierazi dutenez, langileek ez dute "xantairik ezta mehatxurik" jaso, atzo ELA sindikatuak salatu zuen moduan.

Gilen arabera, eta itxieraren ondorioz, sindikatuek proposatutako "lan baldintzen hobekuntzen" inguruko "erantzunaren zain" daude. Horrela erantzun die Perez Gilek sindikatuen kritikei.

Horretaz gain, euren eskaintzaren inguruko erantzun bat jasotzen dutenean sindikatuekin adostasunera heltzen saiatuko direla adierazi du.

Osakidetzak azpimarratu duenez, lan baldintzak "ez dira berdinak" osasun zentro guztietan, beraz, Osakidetzak lurraldeka negoziatu du itxiera.

Horrela, gaurtik aurrera 48 anbulategik itxi egingo dute larunbatetan, zentroen % 40ak. Langileak gainerako zentroetan izango dira larunbat goizetan. Bestalde, asteburuetan eta jaiegunetan EAG gehiago zabalduko dituzte.

EAGei dagokienez, egun 35 irekita dira, baina aurrerantzean 44 zabalik izango dira. Arreta gune horietan 99 mediku eta 83 erizain izango dira (73 mediku eta 62 erizain ziren gaurdaino). Ordutegiak zentro bakoitzak zehaztuko ditu, bere zonaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea