Gizartea -
Greba
EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileek greba amaitu dute
Soldatak % 2,5 igotzea, lanaldi partzialak osoak bihurtzeko hitzarmena sortzea eta langileen kontratazioetan aldaketak egitea aldarrikatzen dute langileek.
Agentziak | Erredakzioa
EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileek aste osorako deitu zuten greba ostiral honetan amaitu dute, eta jarraipenari buruzko balorazio positiboa egin du ELAk. “Grebaren jarraipena oso zabala izan da”, azpimarratu du euskal sindikatuak.
EHUk eta hezkuntza publikoko ikastetxeek garbiketarako kontratatu zituzten enpresek langileen lan baldintzak prekarizatu dituztela salatu du sindikatuak. Apirilean, Eusko Jaurlaritzak enpresa berri bati esleitu zion zerbitzu horren kudeaketa, baina garbiketaz arduratzen diren 1.500 langileen lan baldintzetan aldaketak egin zituzten.
Halaber, Lan Ikuskaritzan salaketa bat jarri duela jakinarazi du ELA sindikatuak, antza denez, zerbitzu horren kudeaketaz arduratzen direnek ez dituztelako zerbitzu minimoak errespetatu eta beste langile batzuekin harremanetan jarri direlako greban zeuden langileak ordezkatzeko.
Ostiral honetan amaitutzat eman dute garbitzaileen greba, baina ELAk langileen lan baldintzak hobetzeko akordioa bilatu nahi du eta beraiekin biltzeko deia luzatu die erakunde publikoei.
Soldatak % 2,5 igotzea, lanaldi partzialak osoak bihurtzeko hitzarmena sortzea eta langileen kontratazioetan aldaketak egitea aldarrikatzen dute langileek.