Gizartea -
Asturiasen
Emakume bat atxilotuta, koinata auto gainean zeramala gidatzeagatik
Biak ala biak familiako etxebizitza batengatik ika-mikan ibili ziren eta biktimak adierazi zuenez, bere koinatak alde egin ez zezan autoraino igo zen.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 63 urteko emakume bat atxilotu zuen pasadan ostiralean, koinata auto gainean zeramala 5 kilometro egiteagatik, iturri polizialek Europa Press agentziari jakinarazi diotenez.
Biak ala biak familiako etxebizitza batengatik ika-mikan ibili ziren eta biktimak adierazi zuenez, bere koinatak alde egin ez zezan autoraino igo zen.
S-239 errepidean, Gijonerako noranzkoan zihoan gidari batek abisua eman zion Guardia Zibilari. Emakume bat gidatzen eta beste bat gainean zeraman auto batek aurreratu ziola adierazi zuen gizonak.
Gidariak, orduan, soinu-seinaleak eta argi- seinaleak eman zizkion autoari baina jaramonik egiten ez zionez, hori aurreratu eta geldiaraztea lortu zuen.
Ondoren, gizonak kanpoaldean bidaiatzen zuen emakumea eztabaida hasi zen lekura, La Arquiella (Carreño) udalerrira eraman zuen.