Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Salatutako kasuen % 21ean babes neurriak agintzen dituzte
2010eko lehenengo hiruhilekoan 956 salaketa bideratu dira tratu txarrengatik, 10.000 biztanle bakoitzeko 4,4 salaketa.
Erredakzioa
Emakumeen kontrako indarkeriagatik aurkeztutako salaketen % 21 babes agindu bat bideratzea ekarri du, 2010eko lehenengo hiruhilekoan EAE. Agindu horietatik % 66 onetsi dira.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Emakumeen kontrako indarkeria behatokiaren datuen arabera, epe horretan 956 salaketa bideratu dituzte EAEn. 10.000 biztanle bakoitzeko 4,4; Espainiaren batezbestekoa 7koa da.
Aurkeztutako salaketa guzitetatik biktimak prozesua bertan behera utzi egin zuen kasuen % 14,9an.
EAEn bideratu zituzten 198 babes aginduetatik 131 aurrera jarraitu zuten (% 66) eta 67 bertan behera utzi zituzten.