Gizartea -

Eustat-en datuak

Tumoreek eragindako heriotzak % 16,8 igo dira azken hamarkadan EAEn

Eustatek argitaratutako datuen arabera, 21.509 pertsona hil ziren iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, 2014an baino % 6,7 gehiago.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tumoreek eragindako heriotzak % 16,8 igo dira azken hamarkadan Euskal Autonomia Erkidegoan. 2015ean 6.379 pertsona hil ziren tumoreen ondorioz, hildakoen % 29,7.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur argitaratutako datuen arabera, 21.509 pertsona hil ziren iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, 2014an baino % 6,7 gehiago.

Heriotzen kausari erreparatuta, tumoreek heriotzen % 29,7 (6.379 heriotza) eragin zituzten iaz; zirkulazio-aparatuko gaixotasunek, % 26,9 (5.788 heriotza); eta arnas aparatuko gaixotasunek, % 9,9 (2.119 heriotza).

2015ean 21.509 pertsona hil zirela aintzat hartuta, hazkunde begetatiboa negatiboa izan da; izan ere, heriotzak baino 2.658 jaiotza gutxiago izan dira. Lurraldez lurralde, Bizkaiak eta Gipuzkoak saldo negatiboak dituzte, 2.479 eta 571 biztanle gutxiago; Araban, 392 gehiago.

2015ean hildakoen batez besteko adina 79,9 urtekoa zen, 2005ean; 76,8koa zen eta, beraz, 3,1 urte luzatu da azken hamarkadan. Gizonezkoak batez beste 76,6 urterekin hil ziren iaz eta emakumeak, ostera, 83,2 urterekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak