Gizartea -

Berrikuntza

Renfek Creditrans txartela onartuko du gaurtik

Guztira 5,5 milioi euro inbertitu dituzte makina berriak erosi eta martxan jartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfeko bidaiariek Creditrans txartela erabili ahal izango dute gaurtik. Enpresak 5,5 milioi euro inbertitu ditu makina berriak erosi eta martxan jartzeko.

Ondorioz, Renfek tarifa berriak indarrean jarriko ditu. Gehienak merkatu egingo dituzte, baina gutxi batzuk garestituko dira (Abusu, Basauri, San Miguel eta Arrigorriaga). Joan-etorriko txartela desagertu egingo da, baita 10 bidaietarako txartela edota Uria Bonoa ere.

Horrez gain, gaurtik Zorrotzako eta Olabeagako geltokiak (C-1 eta C-2ko lehen gunean orain arte) 0 gunean egongo dira (Bilbo erdiko geltokiekin bat egingo dute).

Renfeko tren zerbitzua ia 47.000 bidaiarik erabiltzen dute egunero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea