Gizartea -
20.000 euroko kalteak
Euskal ikasle talde batek apartamentuak txikitu ditu Saloun
Alokatutako apartamentuak zikinak zeudelako eta bi aldiz lapurretan egin zietelako, "mendeku" gisa jokatu omen dute horrela.
Erredakzioa
Saloun (Tarragona) oporretan zegoen euskal ikasle talde batek txikizioa eragin du alokatu zituzten apartamentuetan, alokatzaileak eman zien kudeaketarekin haserre zeudelako.
Esquadra Mossoetako iturriek jakitera eman dutenez, igandean, goizaldeko hiruak aldera, txikizio handia egin zuten Bahia Dorada izeneko etxebizitza batean, Zaragoza kaleko 14.ean.
Dirudienez, Euskal Herritik joandako ikasle talde batek, alokatzaileak emandako zerbitzuarekin haserre, 20.000 euroko kalteak eragin zituen.
50 ikasle inguruk osatzen zuten taldea eta dagoeneko identifikatu dituzte. Apartamentuak zikin zeudelako, segurtasun faltagatik eta bi aldiz lapurretan egin zietelako, ez zeuden batere konforme enpresak eman zien zerbitzuarekin eta "mendeku" gisa txikitu zituzten apartamentuak.
Interneteko zenbait webgunetan, Tripadvisor-en esaterako, bezero askoren kexa asko daude apartamentu horiei buruz, izan ere, sukaldeak "koipez beteta" omen daude, bainuontzia buxatuta, usain txarrak daude eta patioa "labezomorroz beteta".